MIKEL GUREA – MIKEL DEUNA GAUEKO I. XAKE MARATOIA.

(2014ko urtarrilaren 11tik 12ra, Burlatan).

 

 


Datak:

 

2014ko urtarrilaren 11n, arratsaldeko 5etan, hasiera. 2014ko urtarrilaren 1an, gaueko 3retan, bukaera. Hau da, larunbat arratsaldean hasi eta igande goizeko lehen orduetan amaituko da.

 

Tokia:

 

Burlatako Euskal Herria Peña (San Frantzisko kalea, 13).

 

Izen ematea:

 

Posta elektroniko honetan: “mikelgurea@gmail.com

 

            Epea 2014ko urtarrilaren 10ean, 22:00etan, amaituko da. Ostirala da.

 

            Prezioak:

 

            14 urtez gorakoentzat: 10 euro. (Torneoa, ogitartekoa eta kafea sartzen dira).

 

            14 urtez azpikoentzat: 8 euro. (Torneoa, ogitartekoa eta freskagarria sartzen dira).

 

            Joko sistema:

 

17:30/23:00: Suitzarra, 12 txandatan. 5 minutuko partidak.

 

23:30/03:00: Masnou sistemaren bidez torneoa (galdu-atera jokoa). Garaileei minutu bat kenduko zaie erlojuan hurrengo partidan (4 minutu, 3, 2 eta 1).

 

Azkeneko sailkapena egiteko bi torneoen sailkapenak batuko dira.

 

            Ordutegia:

 

17:00: Inskripzioak baieztatzea.

17:15: Torneoaren inguruko argipen teknikoak.

17:30/20:45: Partidak.

21:00: Afaria.

21:45/23:00: Partidak.

23:15: Sarien banaketa txikiei.

23:30/03:00: Partidak.

03:00: Sarien banaketa.

 

Sariak:

 

            Lehenengo hirurentzat: Dirua, trofeoak, dominak eta opariak.

            14 urtez eta 10 urtez azpiko lehenengo hirurentzat: Trofeoak eta dominak.

 

Antolatzaileak:

 

Mikel Gurea Xake Taldea eta Mikel Deuna Xake Taldea.

 

Laguntzaileak:

 

Euskal Herria Peña eta Burlatako Kirol Patronatoa.

 

2014-01-02.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.